NBA
Jokalarien sindikatuak 2020-21 denboraldia abenduaren 22an hastea onartu du
EITB.EUS
NBAk eta jokalarien sindikatuak lehenbailehen ireki nahi dute agentzia librea, behin zozketa unibertsitarioa eginda, eta entrenatzeko jokalekuak abenduaren 1etik aurrera ireki nahi dituzte.
Jokalarien sindikatuko ordezkariek Adam Silver NBAko mandatariak aurkeztutako planaren alde bozkatu dute, 2020-21 denboraldia abenduaren 22an hasteko eta 72 partidatara murriztutako egutegia izateko.
NBAko Gobernadoreen Batzordeak oniritzia ematea falta da, txapelketa aurreko jarduerekin lanean hasteko, hala nola jokalari aldaketak baimentzeko, azaroaren 18an zozketa unibertsitarioa ospatu baino lehen.
NBAk eta sindikatuak lehenbailehen ireki nahi dute agentzia librea, behin zozketa unibertsiarioa eginda, jokalarien mugimenduak azkar egokitzeko eta abenduaren 1etik aurrera entrenatzeko jokalekuak irekitzeko.
Liga eta jokalariak baldintza finantzarioak negoziatzen ari dira oraindik, eta elkarrizketa hauek hurrengo astera arte luzatzea espero da, ligako hurbileko hainbat iturriren arabera.