2011
Eurobasketeko 'anomaliak' ukatu ditu FIBAk
Erredakzioa
Lituaniako hedabide baten arabera, Espainiako selekzioko jokalari batek ez ohikoa baino testosterona maila altuagoa eman omen zuen. FIBAren esanetan kontrol guztien emaitzak negatiboak izan ziren.
FIBAk, Nazioarteko Saskibaloi Federazioak, ukatu egin du Lituanian jokatutako Europako txapelketan positiborik egon zela.
Lituaniako hedabide batek zabaldu zuen astearte goizean berria. Dopinaren aurkako kontrolean Espainiako selekzioko jokalari batek ez ohikoa baino testosterona maila altuagoa eman omen zuen.
Jokalariaren izenik ez zuen aipatu ordea.
Arratsaldean, ostera, FIBAk gezurtatu egin du halakorik izan zela. Nazioarteko federazioaren esanetan kontrol guztien emaitzak negatiboak izan ziren.