Itxi

'Lock-out'a

NBA: Sternen proposamen berria, 72 partidako liga

Erredakzioa

Asteartean erantzun bat eman beharko dio sindikatuak NBAko jabeari. Oraingoz ez dute akordiorik lortu.

David Sternen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Grebak dirau NBAn. Sindikatua eta jokalariak 12 orduz egon dira bilduta baina ez dute akordiorik lortu. David Sternen proposamen berriak 72 partidako liga egiteko aukera jasotzen du. Asteartean erantzun bat eman beharko dio sindikatuak NBAko jabeari.

Bestalde, akordio urrun dagoela azpimarratu du Billy Hunter sindikatuko zuzendari exekutiboak.


133 egun daramatzate greban eta dagoeneko bertan behera geratu dira fase erregularreko lehen bi asteak. Hitzarmena berehala lortzen ez badute, 15 eguneko epe hori luza daiteke.



Albisteak (3)