EUROCOPA
Errumaniako Sepsi taldea izango da Lointek Gernikaren aurkaria final-zortzirenetan
A. A. | EITB MEDIA
Partida bakarreko kanporaketa izango da, martxoaren 16an jokatuko dena, beste burbuila batean.
Joan den astean Valentzian jokatutako Eurokopako multzoen fasea bere multzoko bigarren postuan bukatu ostean, Lointek Gernika Bizkaiak Errumaniako ACS Sepsi SIC taldea izango du aurkari hurrengo fasean, hau da, final-zortzirenetan.
Kanporaketa martxoaren 16an jokatuko da, oraindik egoitza zehatzik ez duen burbuila batean. Aipatu kanporaketa horretan aurrera egitea lortzen duten taldeek toki berean jokatuko diren final-laurdenetako kanporaketetan parte hartuko dute, martxoaren 18an.
Hartara, bizkaitarrek final-zortzirenetako norgehiagoka gaindituko balute, final-laurdenetan Italiako Reyer Venezia (balantzerik onena duen taldea) eta Poloniako InvestInTheWest Enea Gorzow taldeek elkarren aurka lehiatu behar duten kanporaketako garailea izango lukete aurrez aurre.