Bigarren urtez jarraian
Urieta eta Laso, 2020ko entrenatzaile onenak
A. B. | EITB Media
Madelen Urieta (Araski) eta Pablo Laso (Real Madril) dira 2020. urteko entrenatzaile onenak, Espainiako Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkartearen aburuz.
Kutxabank Araskiko Madelen Urieta eta Real Madrileko Pablo Lasoarabarrak dira 2020ko entrenatzaile onenak Espainiako Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkartearen aburuz.
Saskibaloiko Euskadiko Federazioak jakinarazi ditu ostegun honetan Espainiako Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkarteak ematen duen entrenatzaile onenen "Antonio Miguel Diaz" sariko irabazleak izan diren teknikarien izenak.
Urietak hirugarrenez irabazi du sari hau bere kirol-ibilbidean. Bestalde, Lasok seigarrenez irabazi du.