Itxi

7. jardunaldia

Berdintasuna nagusi Euroligako A multzoan

Erredakzioa

Gescrap Bizkaiak garrantzi handiko garaipena lortu zuen asteazkenean Nancyren kontra eta Caja Laboralek porrot mingarria jaso du Canturen aurka (71-68).

Aaron Jackson eta Raul Lopez. Argazkia: EFE

Caja Laboralek ezin izan du Bennet Cantu italiarra mendean hartu (71-68) eta urrunago du orain Euroligako Top16rako sailkatzea. Baskoniak markagailua iraultzeko aukera izan du azkenengo laurdenean, baina Nemanja Bjlelicaren hutsegite batek Italiako taldeari eman dio garaipena. Teletovicek 27 puntu egin ditu eta 20ko balorazioa jaso du.

Asteazkenean, bere hirugarren garaipena eskuratu zuen Gescrap Bizkaiak SLUC Nancy mendean hartuta (97-75). Garaipen honek Top 16ra sailkatzeko aukerakin mantentzen du talde bizkaitarra eta frantziarrekin galduta zuten averagea ere berreskuratu zuen Bilbao Basketek.

Dagoeneko, guztiek dute Top16ra sailkatzeko aukera.

Sailkapena:

Fenerbahce Ulker 4-3
Caja Laboral 4-3
Bennet Cantu 4-3
Gescrap BB 3-4
Olympiacos 3-4
Sluc Nancy 3-4

Euroligako hurrengo jardunaldia:

Gescrap Bilbao - Bennet Cantu Abenduaren 7an 20.30ean
SLUC Nancy - Fenerbahce Ulker Abenduaren 7an 21.00etan
Olympiacos - Caja Laboral Abenduaren 9an 21.00etan


Albisteak (3)