Itxi

Iradier Arenan

Caja Laboral-Lagun Aro (86-74): Arabako taldea nagusi derbian

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketek hirugarren laurdenera arte eutsi du markagailuan, baina azkenengo laurdenean Pau Ribasek eta Teletovicek neurketa erabakita utzi dute.

Caja Laboral-Lagun Aro (86-74). Argazkia: EFE

Donostiako taldeak hirugarren laurdenera arte eutsi egin du markagailuan, baina Baskoniak erraz erabaki du norgehiagoka azkenengo laurdenean hiruko saskiraketei esker (86-74). Pau Ribasek eta Mirza Teletovicek erakustaldia eman dute erasoan eta Sito Alonsoren mutilek ezin izan dute markagailua irauli.

Sito Alonsoren mutilek aurrea hartu dute lehenengo laurdenean Andy Pankoren puntuei esker, baina Baskoniaren erantzuna azkar etorri da (10-8). Netok berriro jarri du Lagun Aro markagailuan goitik (15-16) saskiraketa eder batekin eta bi taldeak defentsan sendo egon dira. Hala ere, Teletovicek 20-16koa jarri du markagailuan lehenengo laurdenaren bukaeran.

Bigarren laurdenean Teletovicek eta Sergi Vidalek euren taldeak gidatu dituzte erasoan eta norgehiagoka bizitu egin da (29-29). Papamakariosek markagailuan goitik jarri du Donostiako taldea berriro (31-32), baina Prigionik erakustaldia eman du taldea erasoan gidatzen eta Baskoniak 41-36koa jarri du atsedenaldia baino lehen.

Hirugarren laurdenean Caja Laboralek abantaila handitu egin du Pau Ribasen saskiraketa ikusgarri bati esker (49-39) eta Lagun Arok akats argiak egin dite defentsan. Hala ere, Sito Alonsoren mutilek, Netoren gidaritzapean azkarrago jokatu dute eta Baskoniak ere defentsan arazoak izan dite. Papamakariosek 61-54koa jarri du markagailuan hirugarren laurdenaren bukaeran.

Pau Ribas eta Mirza Teletovic izan dira azkenengo laurdeneko protagonista nagusiak, neurketa erabakita utzi baitute euren hirukoei esker. Gipuzkoako taldeak ezin zain du defentsan eutsi eta Caja Laboralek erasoan sendo jarraitu du. Azken emaitza 86-74koa izan da Iradier Arenan.

Fitxa teknikoa:

86 Caja Laboral (20+21+20+25): Prigioni (10), Ribas (19), San Emeterio (7), Bjelica (4), Dorsey (4)-hasierako bostekoa-, Heurtel (2), Teletovic (24), Oleson (5), Seraphin (11), Dragic.

74 Lagun Aro (16+20+18+20): Salgado (5), Baron (5), Vidal (15), Panko (15), Betts (3)-hasierako bostekoa-, Neto (12), Doblas (8), Papamakarios (9), Lasa, Olaizola, Adeleke (2).


Bideoak (1)