Gescrap-Baskonia
San Emeterio: 'Multzoko lidergoa eskuratzeko irabaztera joango gara'
Erredakzioa
Caja Laboral taldeko jokalariak argi utzi du 'taldeak giro beroari aurre egin' beharko diola Miribillako zaleek 'zarata handia' egingo baitute.
Caja Laboral Baskoniako Fernando San Emeterio jokalariak Bilbora garaipenaren bila joango direla argi utzi du. "Multzoko lidergoa eskuratzeko garaipena lortu behar dugu" azaldu du Kantabriakoak. "Hasierako minututik gogor defendatu beharko dugu Bartzelonaren aurka igandean egin genuen bezala" adierazi du San Emeteriok.
Baskoniako jokalariak taldeak "40 minutuak erne" egon beharko duela esan du. "Giroa alde batera uztea ezinbestekoa izango da, zarata ikaragarri izango delako. Bilbao Basketeko jokalari garrantzitsuei eroso jokatzen ez uztea izango da gure helburua" azaldu du San Emeteriok.
"Asteburuan ez dute Endesa Ligako partidarik jokatu eta atseden hartuta helduko dira neurketara" gogoratu du azkenik Kantabriako jokalariak.