Kargatzen...
Itxi

Atzerapena

Endesa Ligako fase erregularra maiatzaren 23an amaituko da

A. B. E | EITB Media

Leer en Castellano

Maiatzaren 8an eta 9an jokatuko da 36. jardunaldia, hilaren 10etik 18ra artean atzeratutako partiden txanda izango da, 19, 20 eta 21 egunetan jokatuko da 37. jardunaldia, eta azken jardunaldia, 23an.

Echenique baloiarekin Huskic alboan duela, Bilbao Basket - GBC derbi baten. Argazkia: EFE

Saskibaloiko Kluben Elkarteak astearte honetan egin duen Batzar Nagusian erabaki du Endesa Ligako fase erregularraren amaiera maiatzaren 23ra atzeratzea. Ondorioz, koronabirudarengatik atzeratuta geratu diren partidak maiatzaren 10a eta 18a artean programatuko dituzte, taldeak azken bi jardunaldietara ordura arteko neurketa guztiak jokatuta iritsi daitezen.

Maiatzaren 8an eta 9an jokatuko da 36. jardunaldia. Atzeratutako partidak maiatzaren 10etik 18ra artean programatuko dira, Morabanc Andorra-Urbas Fuenlabrada eta Barça-Monbus Obradoiro neurketak izan ezik, hauek maiatzaren 6an jokatuko baitira. Endesa Ligako 37. jardunaldia maiatzaren 19, 20 eta 21 egunetan jokatuko da, azken jardunaldia (38.a) maiatzaren 23an izango delarik.

Endesa Ligako fase erregularra amaitzen denean jakinaraziko du ACBk play-offen egitura zein izango den.

Albisteak (2)