Asteartean, 20:00etan
Lagun Aro-Cajasol: Laugarren garaipena jarraian, helburu
Erredakzioa
Cajasol eta Bartzelona, etxean, eta Gescrap Bizkaia, Murtzia eta Obradoiro, etxetik kanpo, dira, urtarrilean, Sito Alonsoren taldeak jokatu beharreko partidak.
Lagun Arok Cajasol hartuko du astearte honetan Illunben eta donostiarren helburua laugarren garaipena jarraian eskuratzea izango da (20:00etan). GBCk Koparako sailkatzeko aukerak ditu oraindik ere.
Cajasol eta Bartzelona, etxean, eta Gescrap Bizkaia, Murtzia eta Obradoiro, etxetik kanpo, dira, urtarrilean, Sito Alonsoren taldeak jokatu beharreko partidak. GBC unerik gozoenean dago.
Lagun Aro sailkapen nagusiko hamaikagarren postuan dago bost garaipenekin eta Cajasol seigarren da zazpi garaipen eta sei porrotekin. Etxekoetan, Nigeriako Andy Ogide jokalariaren debuta izango da.