Itxi

Albaceten

Bidaideak taldeak Errege Kopako finala galdu du (76-85)

L. E. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bilbotarrek, egungo liga txapeldunak, ezin izan dute Amiab Albacete gainditu. Mantxako taldeak hasieratik hartu du aurrea markagailuan eta lehen aldiz irabazi du Kopa.

Manu Lorenzo, bi aurkariren artean. Irudia: @fededdf

Bidaideak ezin izan du denboraldia biribildu Liga txapelketari Kopa gehituz, Albaceten jokatutako Errege Kopako finala galdu egin baitute Almiab taldearen aurka (76-85).

Partida hasieratik okertu zaie bizkaitarrei. Mantxako taldea oso erasokor atera da eta berehala egin du 10 puntuko zuloa markagailuan (6-16). Bizkaitarrak ez dira batere fin ibili, erasoan bereziki, eta errazak ziren jaurtiketetan huts egin dute. Horrela, lehen laurdena atzetik amaitu dute; 11-23.  

Bigarrenean, Albacetekoen aldeak gora egin du, kanpoko jaurtiketetan bikain aritu direlako. 18 puntuko aldea ere izan dute, eta Jordi Ruizen hiruko bati esker, alde hori 15 puntutan geratu da atsedenaldian (29-44).

Hirugarren laurdenaren hasieran gauzak ez dira asko aldatu. Baina apurka-apurka  Bidaideakek hobera egin du eta bederatzi puntura jarri dira (54-63). Hobekuntza horrek, baina, ez du asko iraun, laugarren laurdenaren hasieran 54-68 galtzen izan direlako.

Azken ahalegina

Azken minutuetan, bizkaitarrek dena eman dute, Kopa galtzeko bidean zeudela ikusita. Ondorioz, 5 puntura hurbildu dira amaierarako minutu eta 10 segundoren faltan (75-80). Hor izan dute partida iraultzeko aukera, baina ez dute egoera aprobetxatu. Amiab taldeak ondo egin dio aurre presioari eta azkenean garaipena eraman dute, 76-85, historiako euren lehen Errege Kopa irabazteko.

Albisteak (1)

Bideoak (1)