Gutun batean
Manel Comaek minbizia duela iragarri du
Erredakzioa
TVEri zuzendutako gutun batean bere gaixotasunaren berri eman eta kirolari agur esaten diola iragarri du Baskoniako teknikari ohiak.
Manel Comas saskibaloi entrenatzaileak minbizia duela eta kirolari agur esaten diola iragarri du TVEri zuzendutako gutun batean.
Azkenaldian esatari lanetan zebilen Comas eta Arseni Cañada bere lankideak irakurri zuen, igandean, katalanak idatzitakoa.
Joventut, CAI Zaragoza, Caceres, Baskonia, Bartzelona, Manresa, Valladolid, Murtzia eta Cajasol taldeak zuzendu ditu.