Zozketa
2021eko Endesa Superkopako finalerdiak
EITB MEDIA
Bartzelona - Valentzia Basket eta Lenovo Tenerife - Real Madril, finalerdietako partidak.
Tenerifeko Klub Nautikoan egin da gaur goizean 2021eko Endesa Superkopako finalerdien zozketa.
Bartzelonak eta Valentzia Basketek jokatuko dute aurreneko partida eta Lenovo Tenerifek eta Real Madrilek bigarrena; irabazleek denboraldiko lehen titulua izango dute jokoan.
Txapelketa irailaren 11n eta 12an jokatuko da, Tenerifen, Santiago Martin pabiloian. Lehen finalerdia 19:00etan jokatuko da, eta bigarrena, 22:00etan.