Itxi

Paralinpiar Jokoak

Mourizek eta Garciak garaipena lortu dute Espainiako selekzioarekin Hego Korearen aurka

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

David Mouriz eta Asier Garcia euskal kirolariek ondo ekin diete Paralinpiar Jokoei, gurpildun aulkiko saskibaloiko lehen jardunaldian garaipena lortu baitute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Asier Garcia eta David Mouriz euskal kirolariek garaipena lortu dute Espainiako selekzioarekin Hego Korearen aurka (65-53) Paralinpiar Jokoetako gurpildun aulkiko saskibaloi txapelketako lehen jardunaldian.

Lehen laurdenean, Espainia nagusi izan da, eta sei puntuko abantaila lortu du: 16-10. Bigarren laurdenean, Espainiako selekzioak apur bat gehiago handitu du errenta, eta 31-24ko emaitzarekin iritsi da atsedenaldira.

Atsedenaldiaren ostean, aldatu egin da neurketaren gidoia. Hego Koreak hobeto jokatu du, eta hiru puntura murriztu du desabantaila hirugarren laurdenaren amaieran: 43-40. Asiako selekzioaren hirugarren laurden onari erantzun dio Espainiak azken laurdenean. Asier Garciak hartu du erantzukizuna erasoan amaierako azken minutuetan, eta Espainiako taldeak irabazi du partida: 65-53.

Bideoak (2)