Itxi

Errege Kopa

Banca Civicak Unicaja gainditu egin du finalerdietarako sailkatzeko

Erredakzioa

Joan Plazaren gizonek partida borobila jokatu dute eta Errege Kopako aurreneko ezustekoa eman dute Malagako taldea 65-77 gaindituta. Finalerdietako aurkaria Real Madrid edo Fuenlabrada izango da.

Unicaja-Banca Civica (65-77). Argazkia: EFE

- Fitxa teknikoa:

65 - Unicaja (12+16+14+23): Rowland (3), Rodriguez (-), Darden (12), Zoric (2), Freeland (8) -hasierako bostekoa-, Valters (12), Fitch (10), Garbajosa (10), Sinanovic (4), Peric (4) eta Abrines (-).

77 - Banca Civica (16+20+20+21): Calloway (16), Tepic (5), Urtasun (12), Rubio (9), Davis (11) -hasierako bostekoa-, Satoransky (6), Triguero (2), Bogdanovic (13), English (-), Jasen (3) eta Izquierdo (-).

Banca Civicak partidaren kontrola bereganatu egin du aurreneko laurdenean Unicajaren presioa gaindituta, eta lau puntuko alde garrantzitsua lortu du (12-16). Joan Plazaren mutilak nagusi izan dira kantxan eta Malagako taldeak ezin izan du erasoan erantzuna eman. Earl Callowayek ederki gidatu du Sevillako taldea eta atsedenaldian 28-36 markagailuan goitik izan da Banca Civica.

Hirugarren laurdenean Sevillako taldeak aldea handitu egin du markagailuan (36-50) eta Jesus Mateoren mutilek erasoan akats argia egiten jarraitu dute. Horrela, 42-56ko markagailuarekin hasi da azkenengo laurdena Palau Blaugranan.

Unicajak markagailua iraultzeko ahaleginak egin ditu partidako azkenengo minutuetan eta 12-0eko partziala eskuratu du (59-65). Hala ere, Joan Plazaren taldeak gogor eutsi du une erabakigarrietan eta azken emaitza 65-77koa izan da. Finalerdietan, Banca Civicaren aurkaria Real Madrid-Fuenlabrada partidako garailea izango da.

Albisteak (2)