Kargatzen...
Itxi

La Roche Vendee aurkari

Lointek Gernikak Eurokopa txapelketako H multzoko lidergoa indartu nahi du

EITB Media

Leer en Castellano

La Roche Vendee izango du aurkari asteazken honetan, multzoen faseko 2. jardunaldian. Partida zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en, 20:00etatik aurrera.

Virtus Bolonia - Lointek Gernika partidako irudia. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopa txapelketako multzoen faseko bigarren jardunaldiko partida jokatuko du La Roche Vendee taldearen aurka, asteazken honetan (20:00) Gernika-Lumoko Maloste kiroldegian.

Bizkaiko taldeak garaipena lortu zuen Virtus Boloniaren aurka (60-65) lehen jardunaldian, eta multzoko lidergoa indartu nahi du. La Roche Vendeek ere irabazi egin zuen Flammes Carolo Basketen kontra (68-64), talde frantziarren arteko lehian.

Hartara, lehen jardunaldian garaipena lortu zuten taldeen arteko partida izango da ikusgai asteazkenean. Gainera, bi taldeek porrota jaso zuten euren ligetan; Lointek Gernikak Valentziaren aurka (77-60) eta La Roche Vendeek Tarberen kontra (83-78).

Norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en, 20:00etatik aurrera.

Albisteak (2)