Itxi

Eurokopa (3. jardunaldia)

Lointek Gernikak garaipena lortu nahi du Flammes Caroloren aurka

EITB Media

Leer en Castellano

Bizkaiko taldeak Frantzian jokatuko du Eurokopako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partida asteazken honetan, 20:00etan. Bi taldeek garaipen eta porrot bana erdietsi dituzte lehen bi jardunaldietan.

Virtus Bolonia - Lointek Gernika Bizkaia partidako jokaldi bateo irudia. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak asteazken honetan jokatuko du Flammes Caroloren aurka Frantziako Charleville-Mezieres Arena (20:00etan) pabilioian Eurokopako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partida. Gernika-Lumoko taldeak garaipena lortu nahi du, bigarren jardunaldian porrota jaso baitzuen La Roche Vendeeren kontra (78-90).

Flammesek aise irabazi zion Virtus Boloniari (84-46) aurreko jardunaldian, eta talde frantziarra bigarren da H multzoko sailkapenean, garaipen bat eta porrot bat erdietsita. Partida bat irabazita eta beste bat galduta du baita hirugarren postuan den Lointek Gernikak. Dena den, Bizkaiko taldeak badaki zer den Flammesen aurka Charleville-Mezieres Arenan garaipena lortzea, iragan denboraldian han irabazi baitzuen Eurokopako partida, 50-57ko emaitzarekin.

Mario Lopez Lointek Gernika Bizkaia taldeko entrenatzaileak, ez du jokatzeko prest izango Irune Orio, lesio larria izan baitzuen gazte mailako taldearekin jokatu zuen partidan. Bestalde, Gabija Meskonytek agur esan zion denboraldiari, min hartuta. Ondorioz, Paule Loroño gazte mailako taldeko jokalaria taldearekin joan da Frantziara.

Albisteak (2)