Itxi

Kontratu berritzea

Lointek Gernikak kontratua luzatu dio lesionatuta dagoen Gabija Meskonyte jokalariari

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lituaniarra bajan da ezkerreko belaunean duen lesioaren ondorioz eta iragan azaroaren 15ean bigarren ebakuntza bat egin behar izan zioten.

Gabija Meskonyte Lointek Gernikako jokalaria. Irudia: @GKesb.

Lointek Gernika Bizkaiak kontratua berritu dio Gabija Meskonyte lituaniarrari, bigarren denboraldia "aukeran", klubaren erabakiaren arabera. Lituaniarrak lesio larria du belaun batean eta baja izango da denboraldi osoan.

Meskonytek ezkerreko belauneko atzeko lotailu gurutzatua hautsi zuen urrian. Aurretik, urte hasieran, ebakuntza egin zioten eta azaroaren 15ean bigarrenez sartu zuten kirofanoan.

"23 urterekin, jokalariak oso itxura ona eman zuen denboraldi aurreko partidetan eta Malosten baduela zer eskaini uste dugu", adierazi dute Gernikako klubeko arduradunek.

Gogora ekarri dutenez, ez da lesionatuta dagoen jokalari baten kontratua luzatzen duten lehen aldia: 2019ko udan Juana Molina-Pradosi kontratua berritzea erabaki zuten "lesio batetik errekuperatzen ari zenean".