Kargatzen...
Itxi

Gaur, 16:00etan

Cukurova BK Mersin - Lointek Gernika, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Neurketa duela hamar egun jokatu behar izan zen, baina bertan behera utzi zuten talde bizkaitarrean izan ziren covid kasuengatik. Gernikak 24 puntuko aldea defendatuko du.

Lointek Gernika taldeko jokalariak

Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako play-offetako Cukurova BK Mersin taldearen aurkako partida asteartean jokatuko du Turkian arratsaldeko 16:00etan.

Neurketa duela hamar egun jokatu behar izan zen, baina bertan behera utzi zuten talde bizkaitarrean izan ziren covid kasuengatik. Gernika Bizkaiak 83-59 irabazi zuen Malosten, beraz, 24 puntuko aldea defendatuko dute bueltan.

Beste alde batetik, Innova-TSN Leganes eta Cadi La Seu taldeen kontrako 14. eta 15. jardunaldietako partidak ez direla jokatuko baieztatu du klubak.

Neurketa zuzenean ikusi ahal izango da ETB4n eta eitb.eus-en.

Albisteak (3)