COVID kasuengatik
Makabi - Baskonia partida, bertan behera
EITB Media
Gasteizko klubean atzemandako kasu positiboen ondorioz, atzeratu egin behar izan dute ostegun honetarako aurreikusita zegoen lehia. Bestalde, Baskoniak jakinarazi zuen Landry Nnoko eten egin duela jokalariarekin zeukan lotura.
Euroligako ostegun honetako Makabi Tel Aviv - Bitci Baskonia partida ez da jokatuko talde gasteiztarrean hainbat positibo agertu direlako. Neurketaren data berria hurrengo egunetan iragarriko ditu Euroligak.
Real Madril - UNICS Kazan partida ere bertan behera geratu da, Errusiako taldean izandako kutsatu kasuengatik.
Aurretiaz, asteartean, Euroligako arduradunek Alba Berlin - Panathinaikos, Anadolu Efes - Bayern Munich eta Zalgiris Kaunas - Olynpiakos partidak ere ez zirela jokatuko iragarri zuten.
Nnoko kamerundarrak Baskonia utzi du
Landry Nnoko pibot kamerundarrak, Baskoniak joan den abuztuan fitxatutakoak, ez du Gasteizko taldean jokatzen jarraituko, bien arteko lotura amaitzeko akordioa adostu ondoren.
Nnokok (27 urte eta 2,08 metro) rotagonismo handiagoa izan zuen denboraldi hasieran, Dusko Ivanovic teknikari zela; alabaina, Neven Spahija aulkira iritsi ondoren minutuak galdu ditu. Gainera, gero eta hurbilago dagoen Alec Petersen itzulerak are gehiago zailtzen zion denboraldiko bigarren zatian jokatzeko aukera izatea.