Datak eta ordutegiak
Endesa Ligako 19. jardunaldiko partidak apirilaren 12a eta 14a artean jokatuko dira
EITB Media
Surne Bilbao Basketek Real Madrilen aurka jokatuko du apirilaren 12an, 21:00etan, Bilbao Arenan. Bitci Baskoniak indarrak neurtuko ditu UCAM Murtziaren kontra apirilaren 13an, 19:00etan, Buesa Arenan.
Endesa Ligak 19. jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak publikatu ditu. Hasieran, urtarrilaren 22 eta 23rako aurreikusita zeuden norgehiagokak apirilaren 12a eta 14a artean jokatuko dira, atzeratutako neurketen eraginez egutegia berregituratu egin zelako.
Ondorioz, Surne Bilbao Basketen eta Real Madrilen arteko partida apirilaren 12an (asteartea) jokatuko da, 21:00etan, Bilbao Arenan. Apirilaren 13an (asteazkena), 19:00etan, Bitci Baskoniak UCAM Murtzia izango du aurkari Buesa Arenan.
Endesa Ligako 19. jardunaldiko partiden datak eta odutegiak:
Apirilak 12, asteartea
19:00etan: Coosur Real Betis - Valentzia Basket
21:00etan: Surne Bilbao Basket - Real Madril
Apirilak 13, asteazkenea
19:00etan: Bitci Baskonia - UCAM Murtzia
21:30ean: Casademont Zaragoza - Monbus Obradoiro
21:30ean: Kanaria Handia - MoraBanc Andorra
Apirilak 14, osteguna
19:00etan: Hereda San Pablo Burgos - Joventut Badalona
19:00etan: Rio Breogan - BAXI Manresa
21:00etan: Bartzelona - Unicaja
21:30ean: Lenovo Tenerife - Urbas Fuenlabrada