Kargatzen...
Itxi

Ebakuntza egin diote

Ariztimuñok agur esan dio denboraldiari

EITB Media

Leer en Castellano

Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalariak zenbait haustura zituen eskuin eskuko bosgarren hatzamarrean, ebakuntza-gelatik pasa da, eta laugarren hatzamarrean ere ebakuntza egin diote.

Itziar Ariztimuño, Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalaria. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalaria den Itziar Ariztimunñok agur esan dio denboraldiari. Bilboko joko-antolatzailea ebakuntza-gelatik pasa zen asteartean (otsailak 8), klubak jakinarazi duenez.

Ariztimuñok zenbait zatitan hautsita zuen eskuin eskuko bosgarren hatzamarra, eta laugarren hatzamarren ere ebakuntza egin diote. Itziar Ariztimuñori egindako ebakuntzak ondo atera direla adierazi du Lointek Gernika Bizkaiak.

Albisteak (3)