Itxi

Fitxaketa

Ibon Navarro gasteiztarrak Unicaja entrenatuko du, denboraldi amaiera arte

Agentziak |EITB MEDIA

Leer en Castellano

Navarrok MoraBanc Andorran eman ditu azken lau urteak, baina urtarrilean kargutik kendu zuten emaitza txarren ondorioz.

Ibon Navarro entrenatzailea. Argazkia: Efe.

Ibon Navarrok Unicaja Malafa taldea entrenatuko du denboraldia amaitu arte, eta kontratua luzatzeko aukerarekin, talde andaluziarrak berak ostegun honetan aditzera emandakoaren arabera. Navarrok Fotis Katsikaris aurreko entrenatzailearen lekua beteko du.

"Unicajak entrenatzaile berria du. Malagako taldeak akordioa egin du Ibon Navarro teknikariarekin (Gasteiz, 1976ko apirilaren 30a) taldea denboraldia amaitu arte zuzentzeko. Kontratua luzatzeko aukera zabalik izango da", azaldu dute klubetik.

Unicajak plantilla indartu du azken asteetan Dejan Kravic eta Matt Money jokalarien fitxaketekin, eta estu eta larri dabil aurten. Navarrorekin, egoera iraultzea espero dute. Arabarra MoraBanc taldean aritu da azken lau urteetan, baina urtarrilean kargutik kendu zuten emaitza txarren ondorioz.

Gasteiztarrak 2014an egin zuen debuta lehen entrenatzaile bezala Baskonia taldearekin. Ondoren, Manresa eta UCAM Murtzia entrenatu zituen. Navarrok Unicaja hartuko du talde andaluziarra Errege Kopatik kanpo geratu ostean. Ligan, andaluziarrak 13. dira, zazpi garaipenekin, jaitsiera postuetan daudenak baino bi garaipen gehiago dituzte eta playoffetako postuetan daudenak baino hiru gehiago. Bolada txarrean murgilduta, zuzendaritzak Fotis Katsikaris kargutik kendu zuen, entrenatzaile lanetan urtebete egin ostean.