Erreginaren Kopa
Lointek Gernika Bizkaiak agur esan dio Kopari (72-56)
EITB Media
Perfumerias Avenida taldeak, asko sufritu ondoren lehen hiru laurdenetan, lortu du finalerako txartela. Nahiz eta galdu bizkaitarrek oso neurketa ona jokatu dute.
Lointek Gernika Bizkaia eta Perfumerias Avenida taldeek Erreginaren Kopako finalerdia jokatu dute Valentzian La Fontetako pabiloian.
Lehen laurden ikusgarria jokatu dute bi taldeek, puntuazio oso altuarekin. Azkenean Salamancako taldeak aurretik amaitu du laurdena bi puntugatik soilik (23-21).
Perfumeriasek, garaipena eskuratzeko talde faboritoak, ezin izan du markagailua hautsi eta bizkaitarrak partidan mantendu dira zaleen babesa harmailetan zutela. Atsedenaldian hiru puntu azpitik amaitu dute gernikarrek (33-30), defentsek erasoak menperatu dituzte bigarren laurdenean.
Bigarren zatian Salamancako taldeak agintzen jarraitu du, baina alde txikiekin beti laurdeneko azken txanpara arte. Defentsako lanari eta Gernikak galdu dituen baloiei esker azkenean 49-41 amaitu da hirugarren larudena.
Azken laurdenean Roberto Iñiguez entrenatzailearen Perfumeriasek oso ondo eraman du neurketa garaipenak ihes ez egiteko eta gainera abantailak gora egin du (72-56).
Mario Lopezen Lointek Gernikak oso partida ona egin du nahiz eta kanporatua izan.
Fitxa teknikoa
72.- Perfumerías Avenida: Domínguez (6), Cazorla (8), Samuelson (10), Cooper (9), Hof (6) -cinco titular- Rodríguez (14), Elonu (4), Vilaró (3), Alarie (6) y Fasoula (6).
56.- Lointek Gernika: Buch (6), Bjorklund (6), Arrojo (-), Roundtree (7), Moore (11) -cinco titular- Silva (5), Alberdi (2), Ginzo (-), Brcaninovic (8), y Higgs (11).
Laurdenez laurden: 23-21 / 10-9 / 16-11 / 23-15
¿#GutarikoBat ¿ pic.twitter.com/61p2OcTF3r
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) March 26, 2022
Final-laurdenak
Lointek Gernika Bizkaia taldeak finalerdietarako txartela lortu zuen Cadi La Seu (51-55) irabazi eta gero. Partidaren fitxa teknikoa:
51.- Cadi La Seu (14+8+15+14): Peña (8), Pivec (6), Etxarri (10), Strautmane (2), Tunstull (5) -hasierako bostekoa- Raventos (5), Brotons (5), Lukacovicova (-), Pujol (10) eta Soler (-).
55.- Lointek Gernika Bizkaia (17+10+19+9): Buch (10), Higgs (2), Bjorklund (12), Roundtree (4), Moore (23) -hasierako bostekoa- Silva (2), Arrojo (2), Ginzo (-) eta Brcaninovic (-).