Itxi

Fontetako pabiloina

Perfumerias Avenidak bere hamargarren Kopa titulua lortu du

Agencias | EITB Media

Leer en Castellano

Lointek Gernika kanporatu duen taldeak 74-69 gainditu du Spar Girona finalean.

Perfumerias Avenida, txapeldun. Argazkia: EFE

Perfumerias Avenidak Spar Gironari irabazi dio Valentziako La Fonteta pabiloian jokatutako Erreginaren Kopako finalean (74-69).

Lehiaketa honetan Salamancako taldeak lortzen duen hamargarren garaikurra da.

Partidak protagonista bat izan du, Silvia Dominguez. 17 puntu lortzeaz gain erreboteak hartu, asistentziak eman eta bere taldearen jokoa gidatu du.

Lehen laurdena 22-21 amaitu eta atsedenaldian 44-39ko markagailuarekin heldu da neurketa, beraz nahiko orekatua.

Halere, hirugarren laurdenean apurtu da zertxobait (65-52), baina talde katalanak erreakzionatu eta aldea murriztu du. Azken hirukoekin ez dute asmatu eta Perfumeriak 74-69 irabazi du azkenean.

Fitxa técnica:

74 - Perfumerias Avenida (22+21+22+9): Domínguez (17), Cazorla (4), Samuelson (9), Copper (15), Hof (17) -hasierako bostekoa- Rodríguez (6), Elonu (-), Vilaro (4), Alarie (-) eta Fasoula (2).

69 - Spar Girona (21+18+13+17): Palau (6), Eldebrink (6), Gardner (-), Burke (15), Resingerova (13) -hasierako bostekoa- Drammeh (2), Mendy (9), Flores (3), Onyewere (14), Labuckiene (1).

Epaileak: De Lucas, Lopez eta Langa.

Inzidentziak: 3.500 ikusle aurrean jokatu da.

Albisteak (4)