Itxi

Bigarren urtez jarraian

Roberto Iñiguez, Euroligako entrenatzaile onena

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Perfumerias Avenida taldeko entrenatzaile gasteiztarra da 2021-2022 Euroligako teknikari onena. Bigarren urtez jarraian irabazi du saria.

Roberto Iñiguez, Perfumerias Avenidako entrenatzailea. Argazkia: EFE

Roberto Iñiguez Perfumerias Avenida taldeko euskal entrenatzailea da 2021-2022 Euroligako teknikari onena. Hala erabaki dute euren botoekin txapelketako taldeetako entrenatzaileek eta kapitainek, zaleek eta komunikabide espezializatuek. Iaz ere, entrenatzaile onenaren saria jaso zuen Gasteizko teknikariak.

Iñiguezekin bigarren urtez jarraian lortu du Perfumerias Avenidak Euroligako 'Lauko Finala' jokatzeko txartela. Iaz, ezin izan zuen titulua erdietsi. Aurten, aukera izango du apirilaren 8tik 10era artean. Arabako entrenatzaileak badaki zer den Euroliga irabaztea, titulua lortu baitzuen duela bi urte Ros Casaresekin, finalean egun entrenatzen duen Perfumerias Avenida mendean hartuta.

Euroligako taldeetako entrenatzaileen eta kapitainen arteko bozketan, lehen postua eskuratu du Roberto Iñiguezek; bigarren izan da zaleen artean egin den bozketan, eta hirugarren komunikabide espezializatuenean.

Albisteak (1)