8-22 azken laurdenean
Olinpiacosek Euroliga irabazi du (61-62)
Erredakzioa
Greziako taldeak CSKA gainditu du finalean. Moskuko taldea 19 puntuko aldea izatera iritsi da, baina Olinpiacosek partidari buelta eman dio.
Olinpiacosek ezustean irabazi du Euroliga. Greziako taldeak markagailuari buelta eman eta 61-62ko markagailuarekin gainditu du CSKA. Moskutarrak 19 puntuko aldea izatera iritsi dira. Bigarren laurdenean nagusi ziren argi eta garbi, hein handi batean, Milos Teodosic jokalariari esker.
Baina Kazlauskasen gizonak gehiegi erlatxatu dira eta Olinpiacos suspertu egin da. Azken laurdenean 8-22ko partziala egin dute greziarrek. Markagailua 61-60 zenean bi jaurtiketa libre bi huts egin ditu Siskauskasek eta amaierarako segundo baten faltan Printezisek eman dio garaipena Olinpiacosi.