Itxi

REAL MADRILEKO ENTRENATZAILEA

Pablo Laso entrenamenduetara itzuliko da, baina ez da Palaun izango

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Real Madrileko entrenatzaileak alta jaso zuen eta entrenamenduetara itzuli da, baina ez da Endesa Ligako finaleko lehen partidan egongo Bartzelonaren aurka.

Pablo Laso. Irudia: EFE

Pablo Laso Real Madrileko entrenatzailea taldearen entrenamenduetara itzuli da ekainaren 5ean miokardioko infartua izan ostean, baina ez da Endesa Ligako titulurako finaleko lehen partidan egongo.

54 urteko euskal entrenatzaileak bihotzekoa izan zuen joan den igandean, Endesa Ligako finalerdietako bigarren partida Bitci Baskoniaren aurka irabazi eta biharamunean.

Lasok bere etxean jarraitu zuen tratamendu medikoarekin, igandean bertan Sanitas La Moraleja Ospitale Unibertsitarioan kateterismo bat jasan ondoren. Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) ingresatu zuten. Hurrengo asteartean, entrenatzaileak alta medikoa jaso zuen.

Albisteak (2)