FITXAKETA
Natalie van den Adel Kutxabank Araskira itzuli da
I. G. | EITB MEDIA
Holandako jokalariak laugarren denboraldia beteko du Gasteizko taldean.
Kutxabank Araskik astearte honetan iragarri du Natalie van den Adel holandarra taldera itzuliko dela. Jokalaria hiru denboraldiz egon zen taldean, eta gasteiztarrek egiten duten lehen fitxaketa da Emakumezkoen Endesa Ligako 2022-2023 denboraldiari begira.
Natalie van den Adel Araskiren historian partida gehien jokatu dituen seigarren jokalaria da.