Itxi

FINALA

Real Madril, Endesa Ligako txapeldun

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Bartzelona 81-74 garaitu dute finaleko laugarren partidan. Hala, hirugarren garaipena lortu dute, eta, ondorioz, Liga.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Real Madril da Endesa Ligako 2021-2022 denboraldiko txapeldun berria; izan ere, Bartzelonaren aurka 81-74 irabazi du 'Playoff'etako laugarren partidan, eta 3-1eko partziala lortu du.

Pablo Lasoren taldeak ez dio ihes egiten utzi etxean txapeldun izateko aukerari. Edy Tavares, partida onak jokatzetik zetorrena, finaleko faktore diferentziala eta MVP-a izan da 25 puntu, 13 errebote eta 41eko balorazioarekin. Horrek aukera eman dio Madrili bere 36. Liga irabazteko.

Bartzelonari hasieratik zaildu zaio partida. Lehen sei minutuak bi punturekin eman ditu, azken laurdenean itzuliko zen lehortea. Madril ere ez da gelditu, baina uneoro kontrolarekin uztaien azpian, eta kantxan askoz erosoago egotearen sentsazioarekin.

Baina presioa koadro zuriaren gainean zegoen, baita txapeldun izateko aukera aprobetxatzeko 'betebeharra' ere.

Azkenean, Real Madril 81-74 nagusitu da, eta Endesa Ligako txapeldun bihurtu da.

Albisteak (1)

Bideoak (1)