Itxi

Fitxaketa

Kutxabank Araskik Txell Alarcon eskolta fitxatu du kanpoaldeko jokoa indartu nahian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Jokalari katalanak 1,76 metroko altuera du, eta 19 urte egingo ditu aurki. Campus Promete taldean izan da azken denboraldietan; hiru puntuko jaurtiketetan nabarmendu da bertan.

Txell Alarcon Campus Promete taldetik iritsi da Gasteizera. Argazkia: @Araski (Twitter).

Kutxabank Araskik Txell Alarcon eskolta fitxatu du, gasteiztar taldeak asteartean iragarri duenez. Alarconek 18 urte ditu (uztailean egingo ditu 19), eta 1,76 metroko altuera du. Azken denboraldietan, Campus Promete taldean ibili da; Logroñoko taldeak, aurreko denboraldian, hamaikagarren postuan amaitu du Endesa Liga, Kutxabank Araski baino postu bat gorago. Alarconek partidako 4,8 puntu sartu eta 1,9 errebote hartu ditu batez beste, eta 21 minutu jokatu.

Kutxabank Araskik bere webgunean nabarmendu duenez, Alarcon, Endesa Ligan hasi zenetik, hiru puntuko jaurtiketetan izandako abileziagatik nabarmendu da; izan ere, 2020-21 denboraldian, txapelketako ehunekorik onena markatu zuen, % 56. Eskolta katalana, une honetan, Espainiako selekzioarekin dabil, Hungarian jokatuko duten 20 urtez azpiko Europako Txapelketarako toki bat bereganatu nahirik.

Albisteak (3)