Fitxaketa
Kutxabank Araskik Florencia Chagas fitxatu du
I. G. | EITB MEDIA
Jokalari argentinarra Magnolia La Molisana taldetik dator Gasteizera, eta proiektu berriko laugarren pieza da.
Kutxabank Araskik Florencia Chagas fitxatu du kanpoko erreferentzietako bat izateko. Argentinarra Magnolia La Molisana Campobasso italiar taldetik dator Gasteizera. Azken denboraldian, Chagasek 7,6 puntu, 2,5 errebote eta 1,7 asistentzia lortu ditu ligan; eta 9,5 puntu, 3 errebote eta 2 asistentzia, berriz, Eurokopan.
Gasteizko taldearen proiektu berriko laugarren pieza da.