EUROCUP
Lointek Gernikak eta IDK Euskotrenek Eurokopa jokatuko dute
Agentziak | EITB Media
Datorren denboraldiko emakumezkoen txapelketak, Europako bigarren lehiaketarik garrantzitsuenak, bi euskal talde izango ditu.
Lointek Gernika Bizkaiak 2022-2023 denboraldiko emakumezkoen Eurokopan lehiatuko direla baieztatu du. Bizkaitarrek seigarren denboraldiz jarraian hartuko dute parte Europako bigarren lehiaketa honetan.
Klubak jakinarazi duenez, uztailaren 15ra arte ez dute jakingo atariko partidak jokatu beharko dituzten ala multzoen fasean zuzen sartuko diren. Data horretan txapelketaren zozketa egingo da, Munichen.
Bestaldean, IDK Euskotrenek iragarri du sare sozialetan beraiek ere datorren denboraldiko txapelketan egongo direla. Klubaren lehendabiziko aldia izango da Europako lehiaketa honetan.
¿¿OFICIAL¿¿
— IDK EUSKOTREN (@ibaetabasket) July 1, 2022
El IDK Euskotren jugará competición europea la próxima temporada. Aurten europan GOGOR emango dugu¿
EUROPA HEMEN DAGO. Aquí empieza #ElViaje¿ pic.twitter.com/Ysy0AQNv67