Itxi

Emakumezkoen Endesa Liga

Cvitkovic, Lointek Gernika Bizkaiak 2022-2023 denboraldirako fitxatu duen laugarren jokalaria

EITB Media

Leer en Castellano

Pibot postuan jokatzen duen Andrijana Cvitkovic Gipuzkoako IDK Euskotren taldetik iritsi da Gernika-Lumokora.

Andrijana Cvitkovic, Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalaria. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak Andrijana Cvitkovic fitxatu du, klubak asteazken honetan (uztailak 6) jakinarazi duenez. Gernika-Lumoko taldeak datorren denboraldirako fitxatu duen laugarren jokalaria da. Lehenago, Sandra Ygueravide, Laura Spreafico eta Nogaye Lo fitxatu zituen.

Andrijana Cvitkovicek (1994-04-28) 1,90 metro neurtzen du, eta pibot postuan jokatzen du. 2021-2022 denboraldian, IDK Euskotrenen jokatu zuen, partidako batez beste 8,6 puntu eta 5,9 errebote erdietsita.

Jada, Lointek Gernika Bizkaiak zortzi jokalari ditu 2022-2023 denboraldirako: Andrijana Cvitkovic, Nogaye Lo, Laura Spreafico, Sandra Ygueravide, Marta Alberdi, Itziar Ariztimuño, Roso Buch eta Gabija Meskonyte.

Albisteak (3)