Itxi

FITXAKETA

Sofia da Silva pibota, Lointek Gernikaren seigarren fitxaketa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Duran Maquinaria Ensino taldetik iritsiko da Gernikara, eta azken denboraldian 6,4 puntu sartu eta 2,4 errebote jaso zituen, batez beste.

Sofia da Silva, Lointek Gernikaren fitxaketa. Argazkia: Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak Sofia da Silva pibot portugaldarra fitxatu du, eta, hala, 2022-2023 denboraldirako euskal taldeak baieztatuta daukan hamargarren jokalaria da, beste bost fitxaketa (Julie Wojta, Andrijana Cvitkovic, Nogaye Lo, Laura Spreafico eta Sandra Ygueravide) eta lau kontratu luzatze (Marta Alberdi, Itziar Ariztimuño, Rosó Buch eta Gabija Meskonyte) egin ostean.

Portugaldarra esperientzia handiko jokalaria da, urte asko daramatza Emakumezkoen Endesa Ligan. Olivas de Coimbran hazi zen, eta Espainiako ligako sei taldetan aritu da: La Seu, Zamora, Girona, Promete, Estudiantes eta Duran Maquinaria Ensino. Azken talde horretatik iritsiko da Gernikara.

Albisteak (6)