Endesa Liga
Emakumezkoen saskibaloiko Superkopa Gasteizen jokatuko da urriaren 8an eta 9an
I. G. | EITB MEDIA
Kutxabank Araski, Perfumerias Avenida, Valentzia eta Spar Girona izango dira lehiatuko diren taldeak. Bi finalerdi urriaren 8an jokatuko dira eta finala 9an, igandean, Ligako lehen jardunaldia jokatu ondoren.
Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian jokatuko da Endesa Superkopa, Espainiako emakumezkoen saskibaloiaren denboraldiko lehen titulua, urriaren 8an eta 9an. Kutxabank Araski, Perfumerias Avenida, Valentzia eta Spar Girona izango dira lehiatuko diren taldeak.
Formatua azken ediziokoa izango da. Bi finalerdi urriaren 8an jokatuko dira eta finala 9an, igandean, Ligako lehen jardunaldia jokatu ondoren. Endesa Superkoparen hogeigarren edizioa izango da aurtengoa.
Perfumerias Avenida Ligako eta Kopako txapeldun gisa joango da Gasteizera. Valentziaren kasuan, etxeko txapelketako bigarren postua lortu zuen, eta Spar Girona, berriz, Erreginaren Kopako txapeldunordea da. Kutxabank Araski anfitrioia izango da eta txapelketa honetan debuta egingo du.