Itxi

Konferentziako finala

Ginobilik San Antonioren garaipena bideratu du lehen partidan

Erredakzioa

Argentinako eskoltak 26 puntu sartu, 5 errebote eskuratu eta 3 asistentzia eman ditu partidan. Texaseko frankizia historikoa ibilbide ezin hobea egiten ari da playoffetan.

Manu Ginobili San Antonioko eskolta. Argazkia: EFE

Manu Ginobili Argentinako eskoltak gorputzaldi ezin hobean dagoela argi utzi du berriro ere. San Antonio Spurs taldearen garaipena bideratu du NBAren Mendebaldeko Konferentziako finalaren aurreneko neurketan (101-98). Serge Ibakaren Oklahoma City Thunder indartsua mendean hartu du San Antoniok.

Ginobilik 26 puntu sartu, 5 errebote eskuratu eta 3 asistentzia eman ditu partidan. Texaseko frankizia historikoa ibilbide ezin hobea egiten ari da playoffetan; izan ere, 19. garaipena jarraian bildu du San Antoniok, eta playoffetan ez du porrotik jaso orain arte.

Hala ere, Texaseko taldearen garaipena ez da erraza izan eta bolada positiboa arriskuan ikusi dute. Oklahomak ongi ekin dio norgehiagokari eta neurketa bikaina borobildu du, Westbrook-Durant bikotearen lanari esker. Antolatzaileak 17 puntu sartu, 5 errebote eskuratu eta 5 asistentzia eman ditu. 'Durantula'k, ostera, 27 puntu sartu, 10 errebote harrapatu eta 4 asistentzia eman ditu.


Albisteak (1)