Kargatzen...
Itxi

EUSKAL KOPA

IDK Euskotrenek irabazi du Euskal Kopa

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gipuzkoarrek bi partidak irabazita bereganatu dute txapelketa. Garaipen batekin, bigarrena izan da Kutxaban Araski eta hirugarren, berriz, Lointek Gernika, bi partidak galduta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

IDK Euskotrenek altxatu du saskibaloiko Euskal Kopa Tolosako Usabal kiroldegian. Gipuzkoarrek bi partidak irabazita bereganatu dute txapelketa. Kutxabank Araskik Lointek Gernikari irabazita bigarren sailkatzea lortu du eta gernikarrak izan dira hirugarren, bi norgehiagokak galduta.

Txapelketako lehen partidan, irailaren 23an, IDK Euskotrenek mendean hartu zuen Kutxabank Araski. 72 eta 58ko emaitzarekin, azken txanpara arte partida berdindua izan bazen ere, azkenerako gipuzkoarrek lortu zuten garaipena.

Bigarren partida irailaren 24ean jokatu zen. Kutxabank Araski eta Lointek Gernika aurrez aurre. 66na berdindu zuten eta arabarrek lortu zuten garaipena, luzapenean, puntu bakarragatik: 74 eta 73.

Azken partidan, irailaren 25ean, IDK Euskotren nagusitu da. 72 eta 67 gailendu dira gipuzkoarrak garaipenik lortu ez duten Lointek Gernikakoen aurka. Gauzak horrela, donostiarrek kopa irabazi dute.

Bideoak (3)