Itxi

EUROPATIK PAUSO BATERA

Gernika, Phantomsen aurka lana borobiltzera Multzoen Fasean egoteko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Kanporaketa ia itxita utzi zuten joan den astean 62 eta 102 irabazi ondoren, Lointek Gernikak etxean itxiko du aurreko fasea.. Partida ETB4n eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da.

Roso Buch Phantoms-Lointek Gernika partidan jaurtiketa bat egiten. Argazkia: Lointek Gernika

Lointek Gernika Bizkaiak Phantoms Basket Boom talde belgikarraren aurka jokatuko du asteazken honetan Malosten (20:00) Eurokopako multzoen fasean egoteko bete beharreko azken tramitea izango da, aurreko astean Anberesen jokatu zuten 62-102ko emaitzarekin.

Gauza handirik gabeko partida izan zen, Anna Montañanarenek ihes egin zuten lehen laurdenean eta markagailuko aldea handitu zuten azken unera arte.

Euskal taldea Phantomsen aurka airtko da denboraldiko lehen jardunaldian lortutako garaipenaren zapore onarekin eta baita astelehenean, bigarren jardunaldiko partida aurreratuan, Malosten, Innova TSN Leganesen aurka jokatu zuten 82-55eko garaipenarekin ere.

Anberesen lortutako diferentziaren aurrean, biharkoa harrobiko Maialen Idiri eta Uxue Aberasturi bezalako jokalariei edo Paule Loroñori, Olaia Arenasi eta Nile Mugirari, aukera emateko partida izan daiteke.

Phantomsen aurkako partida gaindituz gero, talde bizkaitarra Eurokopako H multzoan sartuko da, Italiako Reyer Venezia, Alemaniako Rutronik Stars Keltern eta Movistar Estudiantesekin batera.

NEurketa zuzenean ikusi ahal izango da, ETB4n eta eitb.eus-en, 20:00etatik aurrera.

Albisteak (1)

Bideoak (2)