Kargatzen...
Itxi

Keyona Hayes ordezkatuko du

Brooque Williams fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak

EITB Media

Leer en Castellano

Eskolta postuan jokatzen duen estatubatuarrak Keyona Hayesek utzitako hutsunea beteko du.

Brooque Williams, Lointek Gernika Bizkaia taldeko jokalaria. Argazkia: @GKesb

Lointek Gernika Bizkaiak Brooque Williams jokalari estatubatuarra fitxatu du, klubak asteazken honetan (urriak 12) jakinarazi duenez. Azken egunotan taldea utzi duen Keyona Hayesen hutsunea beteko du Williamsek.

Gernika-Lumoko taldeko jokalari berriak 33 urte ditu eta 1,75 metro neurtzen du. Esperientzia du Alemaniako, Italiako, Turkiako eta Espainiako ligetan; azken herrialde horretan Caceresen jokatuta 2017-2018 denboraldian.

Williamsen azken taldea Kayseri turkiarra izan da. 2017-2018 denboraldian Turkiako Ligan 17,8 puntu eta 4,8 errebote erdietsi zituen partidako batez beste, 3,5 asistentzia emanda; Eurokopan, aldiz, 18,4 puntu eta 5,8 errebote lortu zituen batez beste norgehiagokako, 3,8 asistentzia gaineratuta.

Albisteak (3)