MARTXOAK 30 - APIRILAK 2
Zaragoza – Araski eta Girona – Gernika, Erreginaren Kopako final-laurdenetako kanporaketak
A. A. | EITB MEDIA
Gasteiztarrek martxoaren 30ean, ostegunean, jokatuko dute; gernikarrek, aldiz, egun bat geroago, hilaren 31n, ostiralean.
Ostegun honetan 2023ko Saskibaloiko Erreginaren Kopako azken faseari dagozkion kanporaketak zozkatu dira, eta bertan bi euskal taldek parte hartu dute Lointek Gernika Bizkaiak eta Kutxabank Araskik, liga txapelketako lehen itzulia lehen zortzi onenen artean amaitu ostean (bosgarren eta seigarren tokian, hurrenez hurren).
Bizkaiko taldeari Girona egokitu zaio aurkari gisa final-laurdenetako neurketan; arabarrek, aldiz, Zaragoza txapelketako antolatzailea gainditu beharko dute finalerdietara igaro ahal izateko.
Araski izango da lehian sartuko den lehen euskal taldea, martxoaren 30ean, ostegunean, jokatuko baitu. Lointekek, berriz, biharamunean jardungo du. Aipatu bi kanporaketen ordutegia zehazteke dago oraindik.
AZKEN FASEKO KANPORAKETAK:
Martxoak 30, osteguna
Valentzia Basket – Movistar Estudiantes (A) (18:00)
Casademont Zaragoza – Kutxabank Araski (B) (20:30)
------------------------------------------------------
Martxoak 31, ostirala
Spar Girona – Lointek Gernika (C) (18:00)
Perfumerías Avenida – Barça CBS (D) (20:30)
------------------------------------------------------
Apirilak 1, larunbata
(A) vs (B) (16:30)
(C) vs (D) (19:30)
------------------------------------------------------
Apirilak 2, igandea
Finala (17:30)
Txapelketaren azken fasea Zaragozak hartuko du, martxoaren 30etik (osteguna) irailaren 2ra (igandea).