Itxi

Euskal derbia

IDK-k nagusitasunez irabazi du Lointek Gernikaren aurkako derbia (66-98)

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Donostiarrek derbia bereganatu dute Malosteren kontrola hartu duten bigarren zati bikain bati esker.

Lointek Gernikaren eta IDK-ren arteko derbia. Argazkia: @Ibaetabasket

IDK Euskotren garaile atera da larunbat honetan Lointek Gernika Bizkaiaren aurka jokatutako euskal derbian (66-98), Emakumeen Endesa Ligako 20. jardunaldiko partidan.

Partidaren hasiera oso parekatua izan da. Talde bisitariak aurrea hartu du, baina etxekoek haien kantxan jokatzen zuten eta hori zelaian nabaritu da, aurkariak sartzen zuen saskiratze bakoitza itzultzen baitzuten lehen laurdena alde txikiarekin bukatzeko (22-27).

Bigarren laurdenean Gernikakoek etxean puntuan lortzeko gogoa erakutsi dute eta markagailuari buelta ematea lortu dute, denbora gutxirako izan bada ere, atsedenaldira markagailua berdinketan jarrita iristeko (41-41).

Baina hor amaitu da partida gernikarrentzat. IDK-k hiruko jaurtiketen bidez hartu du partidaren kontrola 0-16ko partzialarekin eskalatzen hasteko. Hirugarren laurdena bukatu denerako aldea 22 puntukoa zen (52-74).

Azken laurdena gauza bera izan da. Donostiarrek garaipena lortu nahi izan dute eta ez diote Lointeki markagailuan hurbiltzeko aukerarik eman, nahiz eta azken unera arte dena eman duten Malosteko animoek babestuta.

Azkenean, 66-98 IDK Euskotrenen alde, gipuzkoarrak sailkapeneko hamargarren postuan utziz. Lointek Gernika Bizkaia seigarren sailkatua da sailkapenean.