Finala
Heat taldea, NBAko eraztunaren jabea
Erredakzioa
Bogarren partidan ere Lebron James izan da izarra eta Miamiko Heat 121-106ko markagailuarekin nagusitu da. Thunderren aurkako kanporaketa, 4-1 irabazi dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Miamiko Heat taldeak irabazi du NBAko titulua, kanporaketako bosgarren partidan Thunder 121-106ko markagailuarekin gaindituta. Kanporaketa zazpi partidatara da eta Miami 4-1 nagusitu da.
NBAko bigarren eraztuna da Heatentzat, 2005-2006 denboraldian lortutakoaren ondoren. Iaz finala galdu zuten Mavericksen aurka (2-4). Bosgarren neurketan ere Lebron James izan da izarra eta Heat taldeak garaipen erraza lortu du.
Fitxa teknikoa:
121 - Miami Heat (31+28+36+26): Chalmers (10), Wade (20), Bosh (24), Battier (11), James (26) -hasierako bostekoa-, Miller (23), Jones (-), Haslem (1), Cole (3), Howard (-), Turiaf (-) eta Harris (3).
106 - Oklahoma City Thunder (26+23+22+35): Westbrook (19), Sefolosha (-), Perkins (2), Durant (32), Ibaka (9) -hasierako bostekoa-,Fisher (11), Collison (2), Harden (19), Ivey (6), Hayward (2), Cook (2) y Aldrich (2).