Emakumezkoen Endesa Liga
Valentziak bere lehen liga irabazi du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Valentziak partida bizia jokatu du Perfumerias Avenidaren aurka, eta bere historiako lehen titulua lortu du.
Valentziak emakumezkoen saskibaloiko lehen liga irabazi du igande honetan, Salamancan, Würzburg pabiloian, Perfumerias Avenida mendean hartuta (69-81), Emakumezkoen Endesa Ligaren finaleko bigarren partidan.
Salamancakoak hobeak izan dira lehen bi laurdenetan, baina atsedenaldiaren ostean, valentziarrek euren kalitatea erakutsi dute eta Espainiako Liga eskuratu dute, Ruben Burgosek zuzentzen duen taldeak bere historian lortu duen lehena.
Valentziak partida bizia jokatu du, batez ere bigarren zatia zirraragarrian, partida ona jokatu duen Perfumerias Avenidaren aurka. Estatuko titulu gorena lortu du horrela, iragan ostegunean ere bere kantxan irabazi baitzuen.