Denboraldi baten ostean
Maimouna Diarrak ez du Kutxabank Araski taldean jarraituko
EITB Media
Senegaleko pibotak denboraldi bate egin du Gasteizko taldean.
Maimouna Diarrak ez du Kutxabank Araski taldean jarraituko. Gasteizen denboraldi bat eman ostean, amaitutzat emango du talde arabarrean egindako ibilbidea. Barne jokoan erreferente izan da Diarra, eta bere indarra agerian utzi du kamiseta berdea jantzi duen bakoitzean.
Denboraldi honetan, Diarrak 32 partida jokatu ditu Ligan, Erreginaren Kopan eta Superkopan. Guztiak kontuan hartuta, 6 puntu, 7 errebote eta 0,7 txapel egin ditu batez beste partida bakoitzean.
Kutxabank Araskik esker ona agertu dio jokalari senegaldarrari erakutsitako konpromiso eta profesionaltasunagatik.