LOINTEK UTZIKO DU
Laura Spreaficok ez du Lointek Gernika Bizkaian jarraituko
EITB MEDIA
31 urteko hegaleko jokalari italiarrak taldea utziko du 34 partida jokatu ostean. Bizkaiko taldeak asteazken honetan iragarri du sare sozialetan.
Lointek Gernika Bizkaiak asteazken honetan iragarri duenez, Laura Spreafico jokalariak ez du Bizkaiko taldean jarraituko datorren denboraldian. 2022ko udan heldu zen Lointekera Costa Magna taldetik, eta gorriz jantzita denboraldi bat eman ostean, hegaleko jokalari italiarrak taldea utziko du.
Spreaficok 34 neurketa jokatu ditu guztira: Ligan 30, play-offetan bi eta Kopan beste bi. Jokatutako partidetan, 10,5 puntuko batezbestekoa erdietsi du 31 urteko jokalari italiarrak.
Hauek dira Spreaficoren denboraldi honetako datuak:
Ligan: 30 partida, partidako 24 minutu, 10,7 puntu eta 6,5eko balorazioa.
Play-offetan: 2 partida, partidako 30 minutu, 7 puntu eta 6,4ko balorazioa.
Kopan: 2 partida, partidako 28 minutu, 11 puntu eta 9ko balorazioa.
Laura Spreaficok ez du Lointek Gernika Bizkaian jarraituko 2023/2024 denboraldian
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) May 17, 2023
Mucha suerte tanto en lo personal como en lo deportivo ¿
Eskerrik asko #GutarikoBat¿ pic.twitter.com/xl0EfpAnGg