Kontratu berritzea
Roso Buchek laugarren denboraldia beteko du Lointek Gernika Bizkaia taldearekin
EITB Media
Kataluniako jokalariak denboraldi batez berritu du kontratua Gernika-Lumoko taldearekin.
Roso Buchek (1992-07-24, Mataro) kontratua berritu du denboraldi batez Lointek Gernika Bizkaia taldearekin, klubak ostiral honetan, maiatzaren 26an, jakinarazi duenez.
Hala, kataluniarrak laugarren sasoia jarraian beteko du Gernika-Lumoko taldean. Iragan sasoian, batez beste, 8 puntu eta 2,7 errebote erdietsi zituen partidako, eta 2,1 asistentzia eman.
Lointek Gernika Bizkaiak datorren denboraldirako berritu duen bigarren kontratua da, Itziar Ariztimuñoren kontratu ere berritu baitu.
Kontratu berria sinatu ostean, hauxe adierazi du Buchek: "Oso eroso nago herrian, harreman berezia sortu dut zaleekin, eta hori niretzako oso garrantzitsua da. Taldeko liderretako bat sentitzen naiz, eta beste urte batez nire taldekideekin batera gozatu nahi dut".
Wojtakek ez du jarraituko
Buchek kontratua berritu duela jakinarazteaz gain, Lointek Gernika Bizkaiak iragarri duenez, Julie Wojtakek ez du taldean jarraituko datorren denboraldian. Ondorioz, Wojtakek amaiera jarri dio Gernika-Lumoko taldean bete duen bigarren etapari, 2022-2023 denboraldiaz gain 2019-2020an ere aritu baitzen Lointek Gernika Bizkaian.
Julie Wojtak ez du Lointek Gernika Bizkaian jarraituko 2023/2024 denboraldian
— Lointek Gernika Bizkaia (@GKesb) May 26, 2023
Mucha suerte tanto en lo personal como en lo deportivo ¿
Eskerrik asko #GutarikoBat¿ pic.twitter.com/gUXP5aMbmX