Itxi

FITXAKETA

IDK Euskotrenek Becky Massey pibot belgikarra fitxatu du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Masseyk Belgikako selekzioan jokatzen du, eta Movistar Estudiantes taldean aritu da orain arte. Madrildarrekin 32 partida jokatu ditu Ligan, eta batez beste 6,3 puntu, 2,9 errebote eta 1,7 asistentzia egin ditu.

Becky Massey, IDK taldeko jokalari berria. Irudia: @ibaetabasket

Becky Massey belgikarrak IDK Euskotren taldean jokatuko du datorren denboralditik aurrera. 2000. urteko martxoaren 21ean jaioa, Masseyk Belgikako KB D-Glas Oostende taldean hasi zuen bere ibilbidea. Debutatu ostean, BBC Sint Katelijne Waver taldera joan zen, orain Kangaroes izenarekin ezaguna, eta harekin lehenengo mailara igo zen, eta Eurokopa jokatu zuen lau urtez jarraian.

Belgikako maila gorenean aritu ostean, 1,86 metroko pibota Movistar Estudiantesek fitxatu zuen iaz. Talde madrildarrarekin ere, Eurokopan jokatu zuen, eta 8 partidatan batez beste 9,9 puntu, 4,5 errebote eta 3 asistentzia lortu zituen. Biko jaurtiketen % 50 saskiratu zituen, hirukoen % 28,6 eta jaurtiketa libreen % 92.

Ligan jokatutako 32 partidetan, 6,3 puntu, 2,9 errebote eta 1,7 asistentzia egin ditu batez beste, eta jaurtiketei dagokienez, biko jaurtiketen % 42,3 sartu ditu, hirukoen % 29,5 eta jaurtiketa libreen % 76,3.

Masseyk nazioarteko partidak jokatu ditu Belgikako selekzioarekin, eta brontzea irabazi zuen 2021ean Espainian jokatutako Eurobasketen. Horrez gain, zazpigarren izan da 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, eta bosgarren, 2018ko 18 urtez azpikoen Europako Txapelketan.

Albisteak (3)