Kargatzen...
Itxi

KONTRATU BERRITZEA

Buranik urtebetez luzatu du Kutxabank Araskirekin zuen lotura

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Hala, Argentinako barneko jokalariak bigarren denboraldia emango du Gasteizen.

Agostina Burani. Argazkia: Kutxabank Araski

Kutxabank Araskik astearte honetan iragarri duenez, beste urtebetez berritu du Agostina Burani jokalariaren kontratua. Horrela, Argentinako barneko jokalariak bigarren denboraldia egingo du Gasteizen, iazko udan Arabako hiriburura iritsi ondoren.

Araskin egin duen lehen sasoian, Emakumeen Endesa Ligako, Erreginaren Kopako eta Superkopako partida guztietan parte hartu du Buranik. Hegal-pibot eta pibot gisa aritu da, eta batez beste 23 minutu jokatu ditu partidako. Batez beste, 4,2 puntu sartu, 3,5 errebote hartu eta 1,2 asistentzia eman ditu.

"Oso pozik nago Araskin jarraitzeaz. Oso maitatua sentitu naiz, eta espero dut datorren denboraldian garaipen asko bizitzea elkarrekin", esan du Buranik Araskik argitaratu duen oharrean.

Albisteak (6)