Fitxaketa
IDK Euskotrenek Gracia Alonso de Armiñorekin indartu du taldea
EITB MEDIA
Bilbotarra Casademont Zaragozatik dator, joan den denboraldian Erreginaren Kopako txapeldun izan zelarik.
IDK Euskotrenek Gracia Alonso de Armiño jokalariak Gipuzkoako taldean jokatuko duela datorren denboraldian iragarri du.
Bilbotarra Casademont Zaragozatik dator, joan den denboraldian Erreginaren Kopako txapeldun izan zelarik.
Gainera, jokalaria Emakumezkoen Endesa Ligan jokatzen duten beste bi euskal klubetan izan da jada: 2016an maila gorenean debutatu zuen Lointek Gernika Bizkaiarekin eta 2020-2021 denboraldian Kutxabank Araskin jokatu zuen.